45. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 1058/2014 prozedura arrunta

Iruñean, 2015eko abenduaren 1ean.

José Alonso Ramos jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 1058/2014 prozedura arrunta tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Francisco Javier Baleztena Monaco jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2015eko abenduaren 1ean.–Justizia Administrazioaren letradua, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1701541