45. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Trafikoaren gaineko ordenantza orokorrean. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2016ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aldaketak Tuterako Udalaren Trafikoari buruzko ordenantza orokorrean, zehazki, II. eranskineko 7. puntuko a) letrari dagozkionak (7-B zenbakiko eremua).

Aldaketa horien hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia, 2016ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an. Jendaurrean egoteko aldia amaiturik, ez da erreklamazio, kexa edo oharrik jaso eta, beraz, behin betiko onetsi da aipatu aldaketa. Testu hau izanen du:

“7-B zenbakiko eremua.–Kale hauetako aparkalekuak: Valle Salazar, Manresa (Juan Antonio Fernándezen eta Valle Salazarren artean), Juan Antonio Fernández (zenbaki bikoitien aldea, Príncipe de Vianaren eta Cuesta de la Estaciónen artean) eta Cuesta de la Estación, Juan Antonio Fernández eta Zaragozako etorbidearen artean.

Hurrengo kale edo plazetan erroldatuta dauden bizilagunei emanen zaizkie agiriak:

–Juan Antonio Fernández, 1 zenbakitik 33ra eta 2tik 20ra.

–Cuesta de la Estación kalea, 10 eta 12 zenbakiak.

–Príncipe de Viana.

–Valle Salazar.

–Manresa.

–Zaragozako etorbidea, 30 zenbakitik 46ra.”

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.

Tuteran, 2017ko otsailaren 20an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1702237