45. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Akats zuzenketa. Aldaketa, Alde historikoko eraikuntza jarduketetarako laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Alde historikoko eraikuntza jarduketetarako laguntzak arautzen dituen ordenantzako aldaketa behin betikoz onesteko iragarkia, 2017ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean. Hartan akatsa badela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa:

Hau dioen lekuan: “Azken xedapena.–Ordenantza honek 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra”.

Hau behar du: “Azken xedapena.–Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra”.

Erriberrin, 2017ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Andoni Lacarra García.

Iragarkiaren kodea: L1702245