45. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Ordenantza fiskaletako aldaketa.
Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2016ko abenduaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea ordenantza fiskal hauetan:

1. Ordenantza fiskala, Ur horniduraren tasa arautzen dituena.

2. Ordenantza fiskala, Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.

Iragarkia 2016ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an, baita iragarki oholean ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo da eta ondotik ematen da argitara.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326 artikuluan ezarritakoa betetzeko, argitara ematen da orok jakin dezan.

Otsagabian, 2017ko otsailaren 15ean.–Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

2017KO EKITALDIRAKO
ALDAKETEN ERANSKINA

1. ORDENANTZA FISKALA,
UR HORNIDURAREN TASA ARAUTZEN DUENA

“5. artikulua. Tarifak. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptuengatik izanen dira:

a) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze lanarengatik: hamabost euro (15,00 euro).

b) Etxeetan erabiltzeko horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: berrogeita zazpi zentimo (0,47 euro).

c) Industrian edo ureztapenetan erabiltzeko horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: berrogeita zazpi zentimo (0,47 euro).

2. ORDENANTZA FISKALA,
EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

“Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupearen okupazioa arautzen duen ordenantzako zenbatekoen eranskina

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

1.1. Mahaiak eta terrazak: 80,00 euro/denboraldia.

1.2. Merkatu txikiak eta saltokiak:

–Salgunea paratuta: 10,00 euro egunean.

–Salgunerik paratu gabe (ibilgailuan): 5,00 euro egunean.

Zenbateko horiek hasierako preziotzat hartuko dira, esleipena enkante bidez egiten bada.

1.3. Bertzelako aprobetxamenduak (ferietako barrakak): 15,00 euro egunean.

II. epigrafea.–Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

II.1. Elektrizitate tasa: enpresa hauek udal mugapean fakturatzen dituzten diru-sarrera gordinen %1,5.

II.2. Konpainia telefonikoa: fakturazioaren %1,9, Compañía Telefónica SAko Unipersonal motako araubide berezian xedatutakoari jarraikiz.

III. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

III.1. Gasbideen eta bertze elementu batzuen tasak: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin batera kudeaturiko tarifak.”

Iragarkiaren kodea: L1702275