45. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

22/2017 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez deklaratzen da bete gabe gelditu direla 6 lanpostu huts, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan osasun publikoko ikuskatzaile izateko, horiek merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdikoak.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 19ko 309/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia osasun publikoko ikuskatzaile izateko 6 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan. Deialdi hori 2016ko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 3an.

Eskabideak aurkezteko epea iraganik, eta izangai bazterturik ez zegoenez, deialdiaren 4. oinarriarekin bat, Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruak, abenduaren 1eko 494/2016 Ebazpenaren bidez (2016ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen), izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zuen, izangai bazterturik ez izateagatik.

Lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, izangai bakar batek ere ez du lanposturik aukeratu. Hortaz, bidezkoa da deialdiko lanpostuak bete gabe uztea.

Horrenbestez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak betez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla 6 lanpostu huts, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan osasun publikoko ikuskatzaile izateko, horiek merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdikoak, plantillan 67020, 67024, 67040, 67049, 67054 eta 67068 zenbakiak dituztenak, izangai bakar batek ere lanposturik ez aukeratzeagatik.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Iruñean, 2017ko otsailaren 15ean.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª José Pérez Jarauta.

ERANSKINA:

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

Arriaga Oroquieta, Andrés

Barrón Perea, Manuel

Bautista Sanz, Isaías

López Galindo, Rosa M.ª

Loranca Jiménez, Rosa

Poblador Sancho, Agustín

Sarobe Carricas, Jesús

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F1702029