45. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

02/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an, 2016ko aurrekontuko 02. aldaketa, kreditu berezi baten bidezkoa, egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2016ko aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

1532 63200 kontu-saila. Kale Nagusiko lurpeko kanalizazioa konpontzea eta zolaketa lanak: 15.139 euro.

Guztira: 15.139 euro.

Hori finantzatzeko gastuen kontu-saila.

870 kontu-saila. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 15.139 euro.

Guztira, 15.139 euro.

Uharte Arakilen, 2017ko otsailaren 14an.–Alkatea, Juan Angel Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: L1702016