45. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aprobetxamendu esleipena, Borroko bazkalekuko 16. poligonoko 5003 laborantzako herri-lurreko lurzatiarena, herritarren arteko, lehentasun bidezko eta zuzeneko adjudikazioaren bitartez

Corellako Udalak, 2017ko otsailaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Borroko bazkalekuko 6. poligonoko 5003 laborantzako herri-lurreko lurzatia herritarren artean esleitzeko tramiteak abiaraztea; hori guztia, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz eta Idazkaritzan dagoen baldintza-agiriarekin bat.

Indarrean den araudian eskatutako baldintzak betetzen dituztela uste dutenek hamabost egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita azken eguneko 13:30ak arte, eskabideak aurkezteko, laborantzako herri-lurreko lurzatiak eslei dakizkien, betiere dagokion dokumentazioarekin batera.

Corellan, 2017ko otsailaren 21ean.–Alkate udalburua, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1702263