45. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGEZA

Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren eranskineko aldaketa. Behin betiko onespena

Agezako Kontzejuko Batzarrak, 2016ko abenduaren 7an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren eranskinean.

Onespen horren iragarkia 2016ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an, baita hogeita hamar egunean ikusgai eduki ere Kontzejuaren iragarki oholean, interesdunek azter zezaten eta, nahi izanez gero, erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe iragan denez, behin betiko onetsi da aipatu ordenantza eta argitara eman, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz.

Agezan, 2017ko otsailaren 2an.–Alkate kontzejuburua, Javier Marco Apesteguia.

UR HORNIDURAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN ERANSKINA

2017ko tarifak

Hornidura.

a) Hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta bera mantentzeko lanengatik:

1.–Kontagailua: 13,00 mm: 7,50 euro hiruhilekoan.

2.–Kontagailua: 25,00 mm: 18,50 euro hiruhilekoan.

b) Hornidurengatik:

1.–Etxean erabiltzeko: 0,58 euro.

2.–Etxeko eta ureztatzeko erabilera:

Hilean 15 m³ bitarte: 0,58 euro.

Hilean 15 m³-tik goiti: 1,10 euro.

3.–Ureztatzeko: 1,10 euro.

4.–Etxean eta aisialdian erabiltzeko:

Hilean 15 m³ bitarte: 0,58 euro.

Hilean 15m³-tik goiti: 1,10 euro.

5.–Aisialdian erabiltzeko: 1,10 euro.

6.–Industrian eta abeltzaintzan erabiltzeko: 1,10 euro, hornidura sarearekin lotu gabe.

c) Harguneak edateko ura banatzeko eta/edo hondakin urak husteko sareekin lotzeagatik:

1.–Hornidura sareko hargunea: 309,00 euro.

2.–Saneamendu sareko hargunea: 370,00 euro.

d) Saneamendu kanona: ezarritako prezioak.

Iragarkiaren kodea: L1702220