45. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGEZA

2017ko aurrekontu orokor eta bakarra.
Behin betiko onespena

2016ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia agertu zen, abenduaren 27an, Kontzejuaren 2017ko aurrekontu orokorra jendaurrean egoteko epea abiarazteko, eta epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan aurreikusiari jarraikiz. Hona hemen laburpena:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 4.425,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 12.615,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 22.061,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 3.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 6.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 48.101,00 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 30.305,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 300,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.355,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 13.736,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 2.405,00 euro.

Gastuak, guztira: 48.101,00 euro.

Agezan, 2017ko urtarrilaren 21ean.–Kontzejuko burua, Javier Marco Apesteguia.

Iragarkiaren kodea: L1702219