45. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

U.A.44 urbanizatzeko proiektua (1. poligonoko 1227. lurzatia). Hasierako onespena

Arellanoko Udalak, 2017ko otsailaren 20ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen U.A.44 unitatea urbanizatzeko proiektua (1. poligonoko 1227. lurzatia), Pedro Martínez de Morentinek eta M.ª José Ruiz Aguirrek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan 76.ari dagokionez ezarriari jarraikiz, espediente hori jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arellanon, 2017ko otsailaren 20an.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L1702227