44. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak otsailaren 16an emandako 236/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez untxien sektoreko abeltzaintzako ustiategiei “de minimis” araubideari loturiko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri eta 2017ko deialdia onetsi da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index) BDNS (Identifikazioa): 333394.

Lehena.–Onuradunak.

Abeltzaintzako ustiategien erregistro orokorrean (REGA) 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen inskribatuta dauden untxitegien titularrak izanen dira laguntza hauek onuradunak, baldin eta 2017ko martxoaren 31n gutxienez ere aurrerako 100 untxi badituzte.

Bigarrena.–Xedea.

Untxien sektoreko abeltzaintzako ustiategiak sustengatzeko laguntzak ematea du xede ebazpen honek, abeltzaintzaren sektore honek bizi duen krisi egoeraren ondorioz ustiategi horiek dituzten zailtasunak arintzearren.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak otsailaren 16ko 236/2017 Ebazpenean jaso dira. Ebazpen horren bidez untxien sektoreko abeltzaintzako ustiategiei “de minimis” araubideko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri dira, eta 2017ko deialdia onetsi.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntza hauetarako 50.000 euroko gastua baimentzea, 2017ko aurrekontu orokorretako “Krisialdiko laguntza berezia untxien sektorearentzat” izeneko 710004 71310 4700 412207 kontu-sailaren kargura, ebazpen honen ondoriozko gastu konpromisoei aurre egiteko.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Seigarrena.–Beste datu batzuk.

Onartzen diren eskaerek adierazitako aurrekontu muga gaindituz gero, eskatzaileen izaeraren arabera emanen dira laguntzak, eta hurrenkera honetan hartuko dira kontuan eskaerak: lehendabizi, ogibide nagusia nekazaritza duten ustiategien titularrak, pertsona fisikoen kasuan, eta lehentasunezko ustiategien titularrak pertsona juridikoaren kasuan.

Iruñean, 2017ko otsailaren 16an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1702432