44. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren otsailaren 10eko 13/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Gazteen Entitateen Erroldan inskribaturik dauden gazte elkarteei eta Nafarroako gazteen beste erakunde batzuei gazteriaren arloko programetarako diru-laguntzak emateko 2017ko deialdiaren oinarriak onetsi dira.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (identifikazioa): 332321.

Lehendabizikoa.–Onuradunak:

Nafarroako Gazteen Entitateen Erroldan inskribaturik dauden gazte elkarteak eta Nafarroako gazteen beste erakunde batzuk.

Bigarrena.–Xedea.

Nafarroako Gazteen Entitateen Erroldan inskribaturik dauden gazte elkarteei eta Nafarroako gazteen beste erakunde batzuei diruz laguntzea, gazteriaren arloko programak gara ditzaten 2017an.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Otsailaren 10eko 13/2017 Foru Agindua, Nafarroako zerbitzuen katalogoan argitaratua: https://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6748/Subvencion-a-asociaciones-juveniles-2017.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdiari aurre egiteko gastua 105.000,00 eurokoa da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Seigarrena.–Beste datu batzuk.

Proiektuek 2016ko urriaren 1etik 2017ko irailaren 30era bitarteko epean gauzatu beharko dira.

Iruñean, 2017ko otsailaren 13an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1701962