44. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

245/2017 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020ko Programaren barneko “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean ez dauden Nafarroako abere hazleen elkarteei laguntzak emateko 2017ko deialdia onesten duena.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 23ko 53/2016 Foru Aginduaren bidez, arauak erregulatzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapeneko 2014-2020ko Programaren barneko “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean ez dauden Nafarroako abere hazleen elkarteei laguntzak emateko.

Aurretik, Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari arau horren berri eman zitzaion. Organo horrek Espainiako agintariek igorritako informazio laburtuaren inprimakia jaso zuela adierazi, eta goian aipatutako arau-proiektua erregistratu zuen, SA.44154 laguntza zenbakiarekin.

Bestalde, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, organo eskudunak aldez aurretik diru-laguntzari buruzko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri dituenean, salbu eta lehenagotik ezarrita badaude.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako baldintzak betetzen direnez, eta laguntzen araubide honen indarraldia 2020ko abenduaren 31rainokoa dela, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateak Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020ko Programaren barneko “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean ez dauden Nafarroako abere hazleen elkarteei laguntzak emateko 2017ko deialdia onetsi nahi du. Aipatutako erregelamenduaren bidez barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen dira nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020ko Programaren barneko “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean ez dauden Nafarroako abere hazleen elkarteei laguntzak emateko 2017ko deialdia onestea.

2. Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

3. 250.000 euroko gastua baimentzea laguntza deialdi honen ondoriozko gastuetarako, “Abeltzain elkarteentzako laguntzak, autoktonoak ez diren arrazak” izeneko 710004 71310 4819 412202 kontu-sailaren kargura, 2017ko gastuen aurrekontutik.

4. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 23ko 53/2016 Foru Aginduan jasotako arauak aplikatuko dira deialdi honetan; haren bidez erregulatzen dira arauak Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapeneko 2014-2020ko Programaren barneko “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean ez dauden Nafarroako abere hazleen elkarteei laguntzak emateko.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Diru-laguntzetarako deialdi hau Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (BDNS) erregistratzea.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko otsailaren 21ean.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1702414