44. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2017ko aurrekontuen espedientea. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2017ko otsailaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2017ko aurrekontuaren espedientea, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201 eta 202. artikuluetan eta ondokoetan, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, espedientea hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraintzarren (Ultzama), 2017ko otsailaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1702221