44. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2017ko ekitaldiko aurrekontua. Hasierako onespena

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2017ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, gehiengo osoa zuela, 2017ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 275. artikuluan eta hurrengoetan xedatua bete beharrez, jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Batzarraren iragarki oholean paratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta bete eginen da haren laburpena argitaratzeko tramitea.

Ariben, 2017ko otsailaren 14an.–Batzarreko burua, Félix Jamar Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L1702080