44. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

2017ko ekitaldiko karga-tasak

Zabaltzako Udalak, 2017ko urtarrilaren 18an egin osoko bilkuran, jarraian ageri den erabakia onetsi zuen aho batez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen:

2017. URTERAKO KARGA-TASAK

2017ko ekitaldirako karga-tasa hauek finkatzea:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,25.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,40.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala. %1eko zerga-tasa.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga. %3, denbora tarte guztietarako. Karga-tasa bakarra: %10.

Arraitzan (Zabaltza), 2017ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Marina Mejías Jimenez.

Iragarkiaren kodea: L1702086