44. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Planeko aldaketa egituratzailea, 4. poligonoko 410. lurzatiari dagokiona Hiriberri Deierrin. Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2017ko otsailaren 9an egindako bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Udal Planeko aldaketa egituratzailea, 4. poligonoko 410. lurzatiari dagokiona Hiriberri Deierrin, César Jesús Armendáriz Anduezak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aritzala Deierrin, 2017ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1702085