44. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Alkateordeen izendapena

28/2017 Ebazpena, otsailaren 14koa, Valtierrako Udaleko alkate udalburuak emana, entitate honetako alkateordeak izendatzen dituena.

Valtierrako Udaleko alkate udalburu Victoria Montori Mateo naizen honek,

Ikusirik Udalak, 2017ko otsailaren 13an egin osoko bilkura berezian, Udaleko lehen alkateordea eta Tokiko Gobernuko Batzarreko kidea den Jesús Ducar León zinegotziaren uko egitearen berri jaso zela.

Kontuan harturik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.a) artikuluan xedatuarekin bat, alkateordeak pertsona bakarreko organoak direla, beharrezkoak udal guztietan.

Ikusirik lege testu beraren 23.3 artikulua, honela baitio: “alkateordeak alkateak askatasun osoz izendatuko ditu, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen artetik edo, halakorik ez dagoenetan, zinegotzien artetik”.

Aipatu Errege Dekretuaren 46.2 artikuluko aurreikuspenak dioenez, Gobernu Batzorderik ez duten udaletan ez da udalbatzako kideen legezko kopuruaren herena baino alkateorde gehiago izanen.

Aurrekoa ikusirik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Irene Castillejo Cizaurre Valtierrako Udaleko lehen alkateorde izendatzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluarekin bat.

Bigarrena.–Javier Domínguez Marti entitate honetako bigarren alkateorde izendatzea, aipatu aginduaren babesean.

Hirugarrena.–Manuel Resa Conde entitate honetako hirugarren alkateorde izendatzea, aipatu aginduaren babesean.

Laugarrena.–Egindako izendapenak eraginkorrak izateko, onartu beharko dituzte zinegotzi interesdunek. Onartutzat hartuko dira, hiru egun baliodunen buruan, behar den jakinarazpena egin eta biharamunetik aitzina, kontrakorik espresuki adierazten ez badute.

Bosgarrena.–Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikulua betez, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Seigarrena.–Ebazpen hau interesdunei igorri eta haren berri ematea Osoko Bilkurari organo kolegiatu horrek egiten duen lehen bilkuran, aipatu Errege Dekretuaren 38. artikuluko aurreikuspenen arabera.

Valtierran, 2017ko otsailaren 14an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1702100