44. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Aurrekontuko 3/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Olorizko Udalak, Alkatetzaren 2016ko abenduaren 30eko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko 3/2016 aldaketa, Etxagueko bideak hobetzeko, ASA Valdorbari transferentziak egiteko eta zorra amortizatzeko.

Beraz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, aurrekontuko aldaketa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Oloritzen, 2017ko otsailaren 21ean.–Alkate udalburua, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L1702255