44. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Alkatearen eta zinegotzien ordainsariak

Noain Elortzibarko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2017ko otsailaren 14an egin osoko bilkura arruntean. Hona hemen haren xedapen zatia:

Lehenbizikoa.–Jaun alkateari dedikazio osoa aitortzea bere karguari dagozkion eginkizunetan ari dadin.

Bigarrena.–Alkatearentzat hogeita hamabost mila eta berrogeita hamalau euro eta laurogei eta sei zentimoko (35.054,86 euro) ordainsari gordina onestea urteko, hamalau hilekotan ordaintzekoa. Ordainsari horrek 2017ko urtarrilaren 21etik aitzina izanen du indarra, eta lanbide arteko gutxieneko soldatak izandako aldaketaren arabera eguneratuko da.

Hirugarrena.–Kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik 50 euro ordaintzea bilkura bakoitzeko.

Ondorio horretarako, kide anitzeko organotzat joko dira Osoko Bilkura, informazio batzordeak, Kontuen Batzorde Berezia eta Gobernu Batzarra.

Bilkura-sari horiek direla eta, gehienez ere bi hilean behin 600 euro ordainduko dira, ondorioak 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera sortuta.

Sariak bihileko natural bakoitzaren amaieran ordainduko dira.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki oholean argitaratuko da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Noain Elortzibarren, 2017ko otsailaren 15ean.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1702167