44. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARAÑÓN

Kalifikazio juridikoaren aldaketa, erabiltzen ez den bide zahar baten 29,46 m²-ri dagokiona, 1. poligonoko 38. eta 34. lurzatien artean, eremu publikoko soberako lurzatia izan dadin, gero aldameneko jabeari saltzeko. Hasierako onespena

Marañongo Udalak, 2016ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen abiaraztea erabiltzen ez den bide zahar baten 29,46 m²-ren kalifikazio juridikoaren aldaketaren espedientea, soberako lurzatiaren kalifikazioa harturik gero aldameneko jabeari saltzeko; lur puska hori 1. poligonoko 38. eta 34. lurzatien artean dago.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Marañonen, 2017ko otsailaren 17an.–Alkatea, Laura Corres Martín.

Iragarkiaren kodea: L1702168