44. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

Erabakia, okupatzeko beharra deklaratzen duena, eta nahitaezko desjabetze espedientearen hasiera

Artazuko Udaleko alkateak, 2017ko otsailaren 10eko Ebazpenaren bidez, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

I.–Deklaratzea katastroko 1. poligonoko 50. lurzatiaren (Antonio Freire Garcíaren jabetzakoa) 97,18 m²ko desjabetzeari buruzko espedientearen onura publikoa eta interes soziala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 9. eta 10. artikuluetan xedatuaren arabera, eta aintzat hartuta Artazuko Hiri Antolamendurako Planean ezarritakoa; izan ere, azalera hori S.G.-C.1 Sistema Orokorraren barnean dago, erabilera publikoko espazio gisa.

II.–Erabakitzea aurreko puntuan aipatutako ondasun higiezina okupatzeko beharra, NDLren 15. eta 17. artikuluak betez; hona hemen haren deskribapena:

Deskribapena: okupatu behar den azalera, desjabetze espedientearen oinarri dena, 97,18 m²koa da, 1. poligonoko 50. lurzatitik hartuko da eta muga hauek izanen ditu: iparraldean, Artazuko Iparraldeko karrika; mendebaldean, 1. poligonoko 50. lurzatiaren gainerako zatia; eta ekialdean eta hegoaldean, Artazuko San Miguel karrika.

III.–Jendaurrean jartzea, hamabortz egun baliodunean, aurreko puntuan aipatzen diren espedienteak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatuari jarraikiz, ukitutako jende guztiak aukera izan dezan bai egoki juzgatzen dituen alegazioak aurkezteko bai argitaratutako zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatziz ekartzeko. Horretarako, dokumentazio guztia haien esku egonen da Artazuko Udaleko Idazkaritzan.

IV.–Interesdunari proposatzea ondasuna elkarren arteko adostasunez erostea, Lizarrerriko EEZB Hirigintza Zerbitzuak 2016ko abuztuaren 18an egin balorazio-txostenean adierazitako prezioan, eta jakinaraztea, 15 egun balioduneko epean Udalari proposamenarekin ados dagoela adierazi ezik, indarreko legerian ezarritako prozedurarekin jarraituko dela bidezko prezioa finkatzeko. Hori guztia NDLren 24. artikuluan xedatuarekin bat.

V.–Erabaki hau eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita Foru Komunitateko egunkari batean eta Artazuko Herriko Etxeko iragarki oholean ere.

Artazun, 2017ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Javier Albizu Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1702037