44. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2017ko lan egutegia, Altsasuko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileendako

Altsasuko Udaleko alkate udalburuak 169. zenbakiko ebazpena eman zuen, 2017ko otsailaren 7an. Hona hemen testua:

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 746/2016 Ebazpenaren bitartez Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunen egutegi ofiziala erabaki ondoren, bidezkoa da Altsasuko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2017ko aste barreneko jaiegunen egutegia eta haien lanaldiaren urteko lanordu kopuruaren banaketa onestea, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeak ezarritako urteko lanordu kopuruaren arabera.

Lan egutegia negoziatu da ordezkaritza sindikalarekin, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 83.6.h artikuluarekin bat.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. artikulua. Aste barreneko jaiegunak zehaztea.

1. Altsasuko Udalaren zerbitzuko langileendako, 2017an, aste barreneko jaiegunak hauek izanen dira:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 13a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 14a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Ekainaren 29a: San Pedro (herriko festa eguna).

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Urriaren 12a: Espainiaren Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Omiasaindu.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

2. Herriko festak direla-eta, jaieguntzat hartuko dira ere 2017ko irailaren 14a, 15a eta 16a.

2. artikulua. Urteko lanorduen banaketa.

Altsasuko Udaleko lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:

1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

2. Nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, hautara, 7:40tik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:20 arte.

3. Urteko lanorduen banaketa doitzeko, zerbitzua bulego orokorretan ematen duten langileek berezitasun hauek izanen dituzte:

A.–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Ordutegi-malgutasuna honelaxe finkatu da: 7:30etik 7:50era eta 15:00etatik 15:20ra.

B.–Jendea hartzeko ordutegia 9:00etatik 14:30 arte izanen da.

C.–Bulego orokorrek 1. artikuluan adierazitako jaiegunetan ixteaz gainera, honako egun hauetan ere itxiko dute: 2017ko urtarrilaren 1ean eta 2an, ekainaren 30ean eta abenduaren 26an.

4. Aurreko ataletan ezarritako lanaldi banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta, lanaldi berezia edo ordu konpentsazioren bat (lana txandaka, gauez, etab.) dutenei, ez eta kultura arloei, ikastetxeei eta osasun zentroei atxikita daudenei ere, horiek lan egutegi berezia izanen baitute.

3. artikulua. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Altsasun, 2017ko otsailaren 15ean.–Alkatea udalburua, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1702074