44. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, Zizur Nagusiko obretako ofizial (C mailakoa) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzeko

Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrak 2016ko abenduaren 16an hartu erabakiaren bidez onetsi zen Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko obretako ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzeko deialdia.

OINARRIAK

1. Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen helburua da Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko obretako ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzea.

1.2. Oposizio-lehiaketa honetarako deia egin da honako xedapen hauei jarraikiz: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikulua, eta Zizur Nagusiko Udalak eta langile funtzionario eta administrazio kontratudunek enplegu baldintzei buruz 2015-2016rako egindako hitzarmenaren 1bis. artikulua.

1.3. Izendatzen diren izangaiak obretako ofizialak izanen dira, C mailakoak, jabetza hartzen dutenetik edo lanpostuan lanean hasten direnetik, Zizur Nagusiko Udalak eta langile funtzionario eta administrazio kontratudunek enplegu baldintzei buruz 2015-2012rako egindako hitzarmenaren 1bis.4 artikuluan arautzen den gisan. Automatikoki amortizatuko dira lehen betetzen zituzten lorezaintzako langileen lanpostuak eta, beraz, plantilla organikoan ez da handituko lanpostuen kopurua.

1.4. Zizur Nagusiko Udalaren plantilla organikoan obretako ofizialaren lanposturako ezarrita dauden ordainsari eta osagarriak jasoko dituzte deialdiko lanpostuak betetzeko izendatzen diren langileek, eta lehen zuten atxikipen esparru berean atxikita geratuko dira.

1.5. Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du ezertan aldatuko langileak izendapenaren aurretik zuen funtzionarioen araubide juridikoa. Eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berari ere eutsiko dio.

1.6. Obretako ofizialaren lanposturako izendatzen diren langileak maila edo lanpostu berriari dagozkion eginkizunetan arituko dira, lanpostuen eskuliburuan adierazi bezala.

2. Beharkizunak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean eta izendapena egin arte:

a) Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko langile finkoa izatea eta D mailan sailkatua egotea.

b) Obretako 2. mailako ofizialaren lanpostu baterako izendatua izatea edo lanpostu hori esleitua izatea.

c) Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Batxilergoko edo Lanbide Heziketako bigarren graduko titulua edo horien baliokidea izatea. Baldintza hori bete ezean, administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasun onartua duela frogatu beharko da.

e) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun onartua frogatzea.

f) Dagozkion eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun funtzionala izatea. Gaitasuna badutela frogatu beharko dute hautaprobak gainditu eta lanpostuetarako izendatuak izateko proposatu ondoren, deialdi honen 7.4 oinarriaren adierazi bezala.

g) B1 motako gidabaimena izatea.

2.2. Betebehar horiek eskabidearekin batera egiaztatu beharko dira.

3. Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Zizur Nagusiko Udaleko erregistro orokorrean (Erreniega parkea, z.g., 31180 Zizur Nagusia) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz. Horretarako, 30 egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunerako. Eskabide eredua eskuratzeko, Udaleko Erregistro Orokorrera jo beharko da.

3.2. Eskabideari, behar bezala bete ondotik, agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Deialdiaren 2.d) atalean aipatzen den tituluaren kopia konpultsatua, baldin eta izangaiak ez badu zortzi urteko antzinatasun aitortua deialdia argitaratzen den egunean.

b) B1 kategoriako gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

c) Deialdi honen 6.3 atalean eta II. eranskinean ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak, salbu eta Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuen egiaztagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak. Izangaiek merezimenduak baremoko puntuazio eskemari jarraikiz alegatu eta frogatuko dituzte.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4. Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea burutu eta haiek ebatzitakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.4. Ezarritako epean eskabiderik aurkeztu ezean, alkateak deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

5. Epaimahaia.

5.1. Honako hauek osatuko dute kalifikazio epaimahaia:

1.–Mahaiburua: Jon Gondán Cabrera, Zizur Nagusiko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: M.ª Pilar García Castellano, Zizur Nagusiko Udaleko lehen alkateordea.

2.–Mahaikide-idazkaria: Cristina Fabo Legarda, Zizur Nagusiko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Yolanda Azanza Ilzarbe, Zizur Nagusiko Udaleko kontu-hartzailea.

3.–Mahaikidea: Mª Isabel Abadía Sanz, Zizur Nagusiko Udaleko APT-Giza Baliabideen arduraduna.

Ordezkoa: Margarita Hernández Baigorri, Zizur Nagusiko Udaleko administrari-ofiziala.

4.–Mahaikidea: Eduardo Senar Senar, Zizur Nagusiko Udaleko Hirigintza Zerbitzuetako burua.

Ordezkoa: Antonio Acebedo Magallanes, Zizur Nagusiko Udaleko Obren kapataza.

5.–Mahaikidea: Francisco Javier Severiano Pecharromán, Zizur Nagusiko Udaleko funtzionarioen ordezkaria.

Ordezkoa: Javier Aniceto Górriz Salamanca, Zizur Nagusiko Udaleko funtzionarioen ordezkaria.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia. Ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, bere kideen gehiengo osoa bederen agertu gabe.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo deitzaileari horren berri emanen diote, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeratakoren batean badaude. Halaber, izangaiek kalifikazio-epaimahaiko kideak errefusatzen ahalko dituzte, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako egoeraren bat izaten denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. Oposizio-lehiaketaren garapena.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.2. Oposizioaldia 2017ko maiatzean hasiko da gutxi gorabehera. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira ariketak egiteko tokia eta eguna, eta hasteko ordua.

6.3. Lehiaketaldia.

6.3.1. Deialdiaren 3.3 oinarrian agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak, administrazio publikoetan egindako zerbitzuenak izan ezik, organo deitzaileak epaimahaiari zuzenean igorriko baitizkio, agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak, oposizio-lehiaketa honetan parte hartzeko eskaera aurkeztean; bestela, ez aurkeztutzat joko dira.

6.3.2. Alegatu eta frogaturiko merezimenduak deialdi honen II. eranskinean azaldu baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

6.3.3. Lehiaketaldian gehienez ere 30 puntu lortzen ahal dira, honela banatuak:

a) Titulu akademikoak: gehienez ere 8 puntu.

b) Egindako zerbitzuak: gehienez ere 15 puntu.

c) Prestakuntzako ekintzak: gehienez ere 7 puntu.

d) Prestakuntza, laneko arriskuen prebentzioan: 3,30 puntu.

e) Euskaraz jakitea: gehienez ere 6 puntu.

6.3.4. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

6.3.5. Lehiakideek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu epaimahaiak noiznahi.

6.3.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoan, epaimahaiak lortutako puntuazioak argitaratuko ditu Zizur Nagusiko Udaleko iragarki oholean, eta hamar eguneko erreklamazio epea ezarriko du, izangaiek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

Erreklamazioetarako epea iraganik eta epaimahaiak haiek ebatzitakoan, iragarki oholean ezarriko da izangaien zerrenda, lehiaketaldian ateratako puntuazioak dituena. Puntuazio hori oposizioaldian ateratzen denari gehituko zaio eta horrela aterako da oposizio-lehiaketaren guztirako puntuazioa.

6.4. Oposizioaldia.

6.4.1. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

Lehenbiziko ariketa: teorikoa, eta galdera sorta bati erantzun beharko zaio. Erantzuteko zenbait aukera emanen dira, baina horietariko bakarra izanen da baliozkoa. III. eranskineko gaiei buruzko galderak izanen dira.

Epaimahaiak, proba hasi baino lehen, haren gehieneko iraupena finkatuko du.

Bigarren ariketa: teoriko-praktikoa, proba bat edo gehiago egin beharko dira, teorikoak eta/edo praktikoak, epaimahaiak zehaztuta, deialdiko lanpostuaren gaineko eginkizunez izangaiek dituzten ezagutza praktikoak neurtu beharrez.

Epaimahaiak, proba hasi baino lehen, haren gehieneko iraupena finkatuko du.

Hirugarren ariketa: proba psikoteknikoak egin beharko dira, izangaiak lanpostuaren soslai profesiografikoaren eskakizunei noraino egokitzen zaizkien neurtu beharrez.

Proba hauek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Zerbitzuak prestatuko ditu.

6.5. Oposizioko ariketen balorazioa:

Lehenbiziko ariketa: 0tik 20 puntura bitarte emanen dira. Gainditzeko gutxienez 8 puntu beharko dira.

Bigarren ariketa: 0tik 35 puntura bitarte emanen dira. Gainditzeko gutxienez 12 puntu beharko dira.

Hirugarren ariketa: atal honetan 15 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.

6.6. Lehen eta bigarren ariketak baztertzaileak izanen dira. Eskatzen den gutxieneko puntuazioa eskuratzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira.

Izangaiak lehen ariketako lehen proban epaimahaiak eskatutako gutxieneko puntuazioa eskuratzen ez badu, epaimahaiak ez du bigarrena kalifikatuko.

6.7. Ariketarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat aldean dutela agertu beharko dute, eta oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak.

6.8. Pliken sistema erabiliko da ariketan. Plikak jendaurrean irekiko dira eta ekintza hori Zizur Nagusiko Udalaren iragarki oholean iragarriko da, gutxienez ere 24 ordu lehenagotik.

6.9. Epaimahaiak ohol horretan ipiniko ditu izangaiek lortutako puntuazioak.

7. Izangaien zerrenda eta izendapen proposamena.

7.1. Oposizioaldia bukatutakoan, epaimahaiak Zizur Nagusiko Udalaren iragarki oholean argitaratuko du gainditutako izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren araberakoa, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako kalifikazioak batuta.

7.2. Berdinketarik gertatuz gero, lehiaketaldian Administrazio Publikoetan emaniko zerbitzuei buruzko atalean puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde joko da; eta, berdinketak segituz gero, oposizioaldian puntu gehien lortu dituenaren alde.

7.3. Epaimahaiak deialdiko lanpostuak adina izangai, puntuazio handiena atera dutenak, izendatzeko proposamena igorriko dio alkateari. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7.4. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Zizur Nagusiko Udalaren erregistro orokorrean:

a) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzeko.

b) Gaitasunari buruzko osasun azterketa, Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak egina, ebaluatzeko proba berariazkoak bilduko dituena.

7.5. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, beren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

7.6. Arestiko atalean azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondotik heldu den izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

8. Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

8.1. Alkateak, ebazpen baten bidez, izendapen proposamenean sartutako izangaiak izendatuko ditu, obretako ofizial izateko lanpostuan aritzeko.

8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza; izendapenak egun horretatik aitzina izanen baititu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Proposatutako izangairen batek uko egiten badio bere izendapenari edo izendatutako izangaiak ez badu lanpostuaren jabetza hartzen adierazitako epearen barnean, lanpostu berrirako eskubide guztiak galduko ditu. Halakoetan, 7.1 oinarrian aipatutako zerrendan ondotik heldu den izangaiarekin beteko da lanpostua.

9. Errekurtsoak.

9.1. Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da alkate udalburuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

9.2. Deialdi honen oinarrien kontra edo hura aplikatzeko egintzen kontra, egintza horiek ez badira epaimahaiak eginak, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatuari jarraikiz, bi hilabeteko epean, errekuritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

9.3. Hori guztia Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Zizur Nagusian, 2016ko abenduaren 16an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

1. Titulu akademikoak.

a) Goi mailako ikasketa-titulu ofizialak, lanbide arloarekin lotuak: 3 puntu, titulu bakoitzeko.

b) Erdi maila edo graduko ikasketa-titulu ofizialak, lanbide arloarekin lotuak: 2 puntu, titulu bakoitzeko.

c) Aurrekoez bestelako ikasketa-titulu ofizialak, lanbide arloarekin lotuak: puntu bat, kreditu bakoitzeko (10 irakastordu), eta 3 puntu gehienez.

Merezimendu gisa alegatu eta baremoaren barrenean balorazio zehatza duten ikasketa-tituluak lortzeko beharrezkoak diren maila apalagoko tituluak ez dira baloratuko. Orobat, ez da baloratuko deialdian parte hartzeko ezinbertzeko baldintza den titulua.

Lehenbiziko atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 8 puntu izanen da.

2. Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Atal honetan baloratuko dira izangai bakoitzak deialdia argitaratzen den egunean, antzinatasuna zehazteko, aitortuak dituen zerbitzu urteak. Urte bakoitzeko puntu bat.

Zerbitzu urteen kopurua ez bada osoko zenbaki bat, izangaiei egokituko zaie egin dituzten zerbitzu egunei proportzioan dagokien puntuazioa.

Bigarren atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 15 puntukoa izanen da.

3. Prestakuntza jarduerak.

Lanpostuarekin zerikusia duten prestakuntza ekintzak, entitate, erakunde, zentro eta unibertsitateek antolatuak: 0,10 puntu kreditu akademiko bakoitzeko edo haren baliokide den eskola aldi bakoitzeko (10 irakastordu), eta gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza ekintzetan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Puntuazio bera emanen da, erakunde antolatzaileak ezarritako beharkizunak betetzen ez baditu ere, delako prestakuntza ekintzak Administrazioak agindurik, baimendurik edo berak baliodundurik badira.

5. Ikasketa-titulu bat eskuratzeko ikasketak ez dira atal honetan baloratuko.

4. Prestakuntza, laneko arriskuen prebentzioan.

Lanpostuarekin zerikusia duten prestakuntza ekintzak, entitate, erakunde, zentro eta unibertsitateek antolatuak: 0,10 puntu kreditu akademiko bakoitzeko edo haren baliokide den eskola aldi bakoitzeko (10 irakastordu), eta gehienez ere 3,30 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza ekintzetan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Puntuazio bera emanen da, erakunde antolatzaileak ezarritako beharkizunak betetzen ez baditu ere, delako prestakuntza ekintzak Administrazioak agindurik, baimendurik edo berak baliodundurik badira.

5. Ikasketa-titulu bat eskuratzeko ikasketak ez dira atal honetan baloratuko.

5. Euskaraz jakitea.

Euskaraz jakiteagatik, gehienez ere 6 puntu.

Oharrak:

1. EGA titulua izanez gero, edo beste titulu ofizial bat, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidea, gehieneko balorazioa jasoko da.

2. Titulu hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 maila izanez gero, 2/5; B1 izanez gero, 3/5; eta B2 izanez gero, 4/5.

3. Bestela, Hizkuntza Eskola Ofizialean gaindituriko maila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren 1/6 emanen da, edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/12.

4. Izangaiak euskaraz dakiela frogatu ahal izanen du Euskarabideak-Euskararen Nafar Institutuak horretarako prestatutako berariazko probak gaindituz. Proba hori egin nahi duten izangaiek hautaprobetan onartuak izateko eskabidean adierazi beharko dute. Proba hori gainerakoak amaitu ondoren eginen da.

III. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. Obren zuinketak.

2. Erainkuntzako materialak eta erremintak.

3. Eraikuntza elementuak. Kutxetak eta espaloietako zoladura.

4. Eraikuntza elementuak. Murruak: tabikeak eta hormak.

5. Eraikuntza elementuak: teilatuak eta estaldurak.

6. Eraikuntza elementuak. Eraisteak.

7. Segurtasuna eta osasuna, mantentze-lanetan: arreta berezia lan, makina eta materialak erabiltzean; babes neurriak; norbera babesteko ekipamenduak.

Iragarkiaren kodea: L1701235