44. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udaleko euskara zerbitzuburuaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez hornitzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda eta memoria-lana aurkezteko epea ezartzea

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2017ko otsailaren 24an:

Bat etorrita Iruñeko Udaleko Euskara Zerbitzuburuaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez hornitzeko 2017ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 19koan, argitaratutako deialdiaren zazpigarren oinarriarekin, honako hau

EBATZI DUT:

1.–Izangai onartuen behin betiko zerrenda hau onestea:

ERREA CLEIX, INMACULADA

2.–Epaimahaia honako hauek osatuko dutela xedatzea:

Epaimahaiburua: Maitena Muruzabal Ollo andrea, Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendaria.

Epaimahaikidea: Paula Kasares Corrales andrea, Euskarabideko Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

Epaimahaikidea: Doña Esther Mugertza Imaz, Euskarabideko Euskara Sustatzeko Ataleko burua.

Epaimahaikidea: Nuria Esparza Pardo, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide-idazkaria: Iñigo Anaut Peña jauna, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendaria.

3.–Adieraztea deialdiaren 9.a) oinarrian aipatutako lan-memoria aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa dela, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta hortik aitzina.

Iruñean, 2017ko otsailaren 24an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L1702491