44. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

52/2017 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, matrikulazio epea luzatzen duena Nafarroako Foru Komunitatean hizkuntzen irakaskuntzetako sarrera libreko 2017ko ziurtapen probetarako.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 20ko 36/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean hizkuntzen irakaskuntzetako sarrera libreko ziurtapen probak egiteko 2017ko deialdiak onetsi ziren.

Ebazpen horren eranskinean matrikulazio epe hau ezarri zen: otsailaren 20tik martxoaren 5era. Izan ere, epe hori agertu zen hizkuntz eskola ofizialek egindako publizitatean. Hala ere, ebazpena otsailaren 23an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hau da, matrikulazioa hasi ondoren.

Ebazpenak berak ezartzen duenaren arabera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea informazio bide bat da, eta horregatik benetako epea laburragoa izan da informazioa bide horretatik jaso dutenentzat.

Herritar guztiek eskubide berberak izan ditzaten, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak proposatu du matrikulazio epea lau egunez luzatzea.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Matrikulazio epea luzatzea Nafarroako Foru Komunitatean hizkuntzen irakaskuntzetako sarrera libreko 2017ko ziurtapen probetarako. Azken egun balioduna martxoaren 9a izanen da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta hizkuntza eskola ofizialetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko otsailaren 28an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1702604