44. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

108/2017 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, M.ª Carmen Azcona Gil-Cuartero andrea, Tuterako Osasun Barrutiko Erradiodiagnostikoko eta Farmaziako Erizaintza Unitateko burua, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 22.5 artikuluak xedatzen du ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileei buruzko berariazko araudi indardunarekin bat izendatuko eta kargutik kenduko direla erizaintza unitateetako buruak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo jarduneko gisa izendatzeko ahalmena.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. M.ª Carmen Azcona Gil-Cuartero andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Tuterako Osasun Barrutiko Erradiodiagnostikoko eta Farmaziako Erizaintza Unitateko burua, kargutik kentzea, berak hala eskatuta.

2. Interesdunak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean abiaburuko lanpostura itzuli beharko du.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko otsailaren 15ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1702112