43. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

2017. urterako ordenantzak. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2016ko irailaren 14ko eta azaroaren 9ko erabakien bidez, hasiera batean onetsi zituen honako hauek arautzen dituzten ordenantza fiskalak: “betearazpen aginduen, ordezko betearazpenen eta partikularrendako sorospenen tasak” eta “Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak”. Ez dute batere aldaketarik izan herriko gainerako tributuek (tasen tarifak, prezio publikoak, zerga tasak eta kontribuzio tasak). Horien iragarkiak jendaurrean egon ziren hogeita hamar egun baliodunean, 2016ko 228. eta 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialetan (azaroaren 25ekoa eta 24koa) argitaratu ondoren.

Espedienteak jendaurrean egoteko arauzko epeak alegaziorik gabe iragan ondoren, Udalak, 2017ko urtarrilaren 11ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zituen eta, beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da testu osoa argitaratzea, eragin juridikoa izan dezaten, Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioek toki entitateen egintzak edo erabakiak indargabetzeko duten eskumena erabiltzeko epeak iragandakoan.

Behin betiko onespenaren erabakien aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara, aipatzen diren epeetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123.1 eta 124.1 artikuluak).

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Epaitegiari zuzendua, hilabeteko epean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legearen 337. artikulua eta hurrengoak), eta/edo,

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo jurisdikzional bereko Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. artikulua).

Zizurren, 2017ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

ORDENANTZA FISKALA, BETEARAZPEN AGINDUEN, ORDEZKO BETEARAZPENEN ETA PARTIKULARRENDAKO SOROSPENEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua.

1. Ondoko jarduerak egin eta ondoko zerbitzuak ematea da zergapeko egintza:

a) Obrak, eraispenak eta konponketak betearazteko aginduak eta hirigintzako lizentzia edo ondorengo kontrola behar duten gainerako egintzak, baldin eta haietara beharturik den subjektuaz beste norbaitek egiten ahal baditu.

b) Ordezko betearazpena, betearazpen agindu bat ez betetzeagatik, aurreko ataleko kasuetan.

c) Ordezko betearazpena, ordenantzetan edo udal erabakietan ezarritako betebeharrak ez betetzeagatik, xede horretarako agindu edo ohartarazpen bati muzin egin bazaio.

d) Udaltzainen edo brigadako langileen zerbitzu bereziak, partikularrek eraginda.

2. Interesdunek berek eragiten dituzten zerbitzuek, eta bereziki beren mesederako direnek, baita ondasunak berreskuratzeko presagatik edo ordena publikoa, segurtasuna, osasungarritasuna edo higienea direla medio derrigor eman beharrekoak direnek ere, ordainarazpena sorraraztea ekarriko dute, nahiz eta zerbitzua ez izan interesdunek eskatua.

3. artikulua. Udalak zilegi izanen du, nolanahi ere, enpresa pribatu bat kontratatzea ordenantza honek aipatzen dituen zerbitzuak egiteko. Larrialdiko kasuetan, eta kontratazio arautegiak agintzen duenaren arabera, udal zerbitzuek zilegi izanen dute zuzenean kontratatzea enpresen, teknikari eskudunen eta beste bitarteko partikular batzuen zerbitzuak, eta gero Alkatetzari edo Udalbatzari horren berri ematea.

Tasaren sortzapena

4. artikulua. Tasa kasuaren arabera sorraraziko da: betearazpena agintzen denean, betearazpen subsidiarioaren espedientea hasteko ebazten denean, edo, aldez aurreko ebazpenik ez badago, betearazpenaren zerbitzua edo laguntza ematen denean.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateak, haien kontra betearazpen agindua baldin badago edo haiek eragin badute betearazpena edo emandako zerbitzua edo haien onura edo eragina hartzen badute.

Zerga-oinarria

6. artikulua. Honako hauek dira ordainarazpen honen zerga-oinarri:

a) Betearazpen aginduak: eginkizun dagoen obrari egin behar zaion baloraziotik heldu dena izanen da.

b) Ordezko betearazpena eta partikularrendako sorospenak: betearazpenaren edo emandako zerbitzuaren guztizko kostua izanen da.

Kudeatzeko arauak

7. artikulua.

1. Betearazpen aginduen tasa likidaziorako araubidean eskatuko da, hori eskatutakoari jarraikiz egiten denean. Obra bukatuta obra amaierako ziurtagiria aurkeztu beharko da eta egindako obren benetako kostuaren aitorpena, zerga administrazioak behin betiko likidazioa egin dezan, hori guztia hirigintzako lizentzien tasak arautu diren moduan.

2. Obra amaieraren eta azken kostuaren aitorpena aurkeztu beharra ez betetzeak tributu arloko arau-haustea ekarriko du eta zehatu daiteke, Ordenantza fiskal orokorraren IV. kapituluan eta aplikatu beharreko gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz.

3. Lizentzia behar duten ordezko betearazpenen kasuetan, tasa behin-behinekoz likidatu eta betearazpenaren aurretik egiten ahalko da, behin betiko likidazioa izateko.

Arau-hausteak eta zehapenak

8. artikulua. Tasa honen aplikaziotik ateratzen den likidazioaren edo autolikidazioaren zenbatekoa goiti-beheiti, subjektu pasiboak erantzun beharko du irekitzen ahal den espediente zehatzailetik sor daitezkeen zehapenen aurrean, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean ezarritakoa betez.

Azken xedapena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betiko onetsitakoan, ordenantza fiskal honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Betearazpen aginduak:

Tasa kalkulatzeko, zerga-oinarriari aplikatuko zaio lizentziak emateko eta hirigintza arloko jarduera administratiboak kontrolatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean kasu bakoitzerako ezarritako tasa.

Obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,22ko tasa, eta gutxienez: 85,00 euro.

II. epigrafea.–Ordezko betearazpenak:

Tasa kalkulatzeko, zerga-oinarriari %132,00ko tasa aplikatuko zaio.

III. epigrafea.–Udaltzainen edo brigadaren zerbitzu bereziak, partikularrek eraginda: ordua edo zatikia:

–Esku hartzen duen udaltzain edo brigadako langile bakoitzeko: 31,30 euro.

–Erabiltzen den Udaleko auto bakoitzeko: 4 euro.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Sarrera pertsonala eta besterenezina da; hau da, bi pertsona desberdin ezin dira sarrera berarekin sartu instalazioetan.

2. artikulua. Abonamenduak edo sartzeko baimenak bai Zizurko bai Asteraingo instalazioetan erabiltzen ahalko dira, eta urte osorako izanen dute balioa (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte).

Sartzeko baimenak denboraldirako edo hilabete naturalerako izanen dira.

3. artikulua. Urteko abonamenduen ordainketa lau hilean behin edo urtean behin eginen da.

Gimnasioaren urteko abonamendua kuota bakar batean ordainduko da.

4. artikulua. Udaldia hiru hilabetekoa izanen da, igerilekuak irekita daudela, ekaineko bigarren larunbatetik iraileko bigarren igandera arte, biak barne.

Abonamendua iraileko bigarren igandetik aurrera egiten duten helduek, Zizur Zendean erroldatuek, kirol instalazioen azken lauhilekoari dagokion kuota (40 euro) ordainduko dute.

5. artikulua. Instalazioetako baja ekainaren 1a baino lehenago egin beharko da, salbu eta gimnasioan hiru hileko abonamendua dutenen kasuan, horiek kasuan kasuko hiruhilekoa bukatu baino hamabost egun lehenago egin beharko baitute baja.

6. artikulua. Norbaitek baja ematen badu instalazioetan eta oraindik ordaindu gabeko ordainagiriak baditu, berriz ere inskribatzean 80 euroko kuota gehigarria edo zorra ordaindu beharko du.

7. artikulua. Instalazioetan ohiko jardueretako parte-hartzaileak edo abonatuak sartzeko, adina bat edo beste izan, herritar txartela aurkeztu beharko da. Gainerako erabiltzaileek dagokien sarrera edo baimena aurkeztu beharko dute.

8. artikulua. Segurtasun arrazoiak direla eta, debekatuta dago sua egitea eta barbakoak erabiltzea instalazioen barnean.

9. artikulua. 10 urtetik beherakoak heldu arduradun batek lagunduta soilik sar daitezke.

10. artikulua. Igerilekuak irekita dauden denboralditik kanpo, maiatzean, ekainean eta irailean, abonatuak berdeguneetara sar daitezke aisialdiko jarduerak egiteko, eta urte osoan, berriz, padel pistetara eta kirol pistara (Zizur Txikia).

11. artikulua. Ebazpen bidez, Alkatetzak hitzarmenak egin ditzake beste udal eta/edo entitate batzuekin, Zizur Zendeako Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko.

12. artikulua. Ordenantza hau aplikatzeko egintzek izaera administratiboa dute eta, beraz, horien aurka, tramite egintzak ez badira, honako errekurtso hauek aurkezten ahal dira aukeran eta/edo ondoz ondo, jakinarazi eta biharamunetik hasitako epe hauetan:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetza honi zuzendua, hilabeteko epean (urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123.1 eta 124.1 artikuluak).

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean (6/1990 Foru Legearen 337. artikulua eta hurrengoak).

–Errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean (29/1998 Legearen 8.1 artikulua).

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorra aplikatuko da.

Bigarrena.–Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Hirugarrena.–Ordenantza honetan ageri ez diren kasuetarako, edozein erroldatuk eskabide arrazoitu baten bidez eska dezake bere egoera pertsonala kontuan har dadila.

Erabiltzaileen eta jardueren araubidea

A) Urteko abonamenduak Udalaren bi kirol instalazioetarako:

1. 2008. urtearen aurretik abonatuta zeuden Zizur Nagusiko bizilagunak Zendean erroldatutzat joko dira.

2. Guraso bakarreko familietan, haurrek, zaintza dela-eta Zizur Zendean erroldatuta ez daudenean, lauhileko bat besterik ez dute ordainduko udaldian instalazioetan sartzeko.

3. Urteko kuotaren ordainagiriak itzultzen dituen edo ordaintzen ez dituen erabiltzaileari automatikoki emanen zaio baja.

4. Familia ugariak: familia unitate batean 4 kide baino gehiago badaude abonatuta, abonamendua doan izanen da 14 urtetik beherako 5. kidetik aurrera. Guraso bakarreko familia unitateetan, abonamendua doan izanen da 14 urtetik beherako 4. kidetik aurrera.

5. Kirol instalazioetako egun bateko sarrerak instalazio hauek erabiltzeko eskubidea dakar: jostetarako igeri-ontziak, dutxak, aldagelak eta elkartearen ostatu-lokala. Gimnasioa eta sauna kanpo daude.

B) Gimnasioa.

1. Gimnasioa, urte osoan: kuota bakar baten bidez eginen da ordainketa, urte hasieran.

2. Gimnasioa, hiruhilekoan:

2.1. Udaldian gimnasioaren hiruhilekoko abonamenduak berrituko dira, baina ez da berrik eginen, udaldiko abonamenduari lotuta dauden kasuetan izan ezik.

2.2. Gimnasioaren hiruhileko baten ordainagiria ordaintzen ez bada, automatikoki emanen da baja.

C) Beste instalazio batzuk alokatzea:

C.1.–Asteraingo pilotalekua:

1. Pilotalekuko jarduerek lehentasuna izanen dute beste edozeinen gainetik.

2. Asteraingo pilotalekua denboraldi osorako erreserbatu ahal izateko pilotalekuari berez ez dagozkion kiroletarako, nahitaezkoa izanen da taldearen edo lagun taldearen %25 gutxienez kirol instalazioetako abonatuak izatea.

3. Erreserba astean behin entrenatzeko eta hamabostean behin partida bat egiteko baizik ez da izanen eta hitzarmen bidez arautuko da.

4. Kirol talde horietan, Zizur Zendean erroldatu gabeko jokalariek erroldatuendako abonamenduaren zenbatekoa ordainduko dute.

C.2.–Zizurko eta Asteraingo instalazioetako aretoak jardueretarako.

1. Gizarte etxeak eta/edo kirol eremuak eskatzen dituzten pertsonei eta/edo entitateei aplikatuko zaie, haien jarduerak unean unekoak eta iraupen aldakorrekoak badira.

2. Aldi baterako sarrera ezartzen ahalko da kirol arloan elkarte gisa legez eratuta ez dauden pertsona edo taldeentzat, betiere Udalaren berariazko kontzesioa badute kirol eta kultura arloko jarduerak edo antzekoak egiteko.

3. Udalak aldi baterako hitzarmenaren edo protokoloaren bidez arautuko ditu berariazko araubidearen baldintzak, eta irizpide objektibo gisa ebaluatuko du lagapenaren xede den jarduerak herritarrentzat duen interes edo onura maila; balorazio objektiborako beste irizpide batzuen artean egonen da Udalak eman ezin dituen zerbitzuak izatea edo eskatzaileak irabazi asmorik ez izatea.

4. Dagokion ordenantza fiskalean jasotako tasek arautuko dute nola erabiliko dituzten zenbait programa eta/edo zerbitzu gizarte eta/edo kirol ekipamenduak erabiltzen dituzten elkarteek, taldeek edo pertsonek.

5. Udalak kuota kobra dezake gizarte eta/edo kirol ekipamendu horiek erabiltzeagatik edo, bestela, doan laga ditzake egitekoa den jardueraren interes eta onuraren arabera.

6. Baimentzen ahalko da lagapena hartzen duten pertsonek edo entitateek jarduera ordainduak egitea gizarte etxeetan eta/edo kirol eremuetan. Udalak berariazko baimena eman ondoren, jarduera horietatik lortutako dirua haiek antolatu dituen entitate edo pertsonarenak izanen dira, betiere berariazko erabileraren tasa ordainduta nahitaez, bai eta indarrean dauden gainerako udal tasak eta zergak ere.

7. Udalak bermatuko du kirol eta/edo gizarte ekipamenduak herritarrek parte hartzeko eta beraien sustapenerako eremuak izanen direla, kudeaketa eredu bat edo beste izan.

8. Ekipamenduen egitekoa izanen da kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzea, Udalaren eta herritarren premia, eskari eta interesei erantzunez heziketa, kultur, aisialdi, josteta eta gizarte arloko jarduketak bulkatzean.

9. Erabilera eta balio anitzekoak izateko sortu dira eremuak eta baliabideak eta, lagatzen eta/edo alokatzen badira, esklusibotasunik eta bazterketarik gabe partekatuko dira.

10. Optimizazio irizpideei jarraitzen die eremuen kudeaketak eta, hortaz, bateragarria izanen da ikastaro soziokulturalak eta kirol ikastaroak ezartzeko udal estrategiekin.

11. Gizarte eremuen lagapena egiteko eskaera fitxak aurkeztuko dira, horietan jasoko baitira kudeaketa taldeak eskatzaileen ordutegi eta jarduerak koordinatzeko behar diren datuak, eskatzaileen identifikazioa, jakinarazpenetarako helbide elektroniko bat, eskaeraren arduradunak, eta, eremua zein jardueratarako eskatzen den, jarduera horren izaera eta eduki zehatza. Erreserba fitxak gutxienez ere astebete lehenago aurkeztu beharko dira.

12. Esleipen-hartzaileek erantzukizun zibileko asegurua, berariazkoa, aurkeztu beharko dute, eta Kultura eta Kirol Batzordeak esanen du behar bestekoa den. Era berean, elkarte gisa erregistratutako entitateek beren estatutuen kopia bat erantsiko diote lehenengo eskabideari.

13. Lagapena ez da irmotzat joko Alkatetzak eskatzaileari kontzesioa idatziz jakinarazi arte.

14. Eremuak lagatzean ekipamendua edo giltzak eman behar badira, eskatzaileak izanen du haien gaineko ardura.

15. Bi jarduera eremu eta ordutegi berean egitekoak badira, irtenbideak bilatuko dira haietako bat bertan behera ez uzteko, ahal izanez gero; horrelako kasuak Udalak ezartzen dituen irizpideen arabera arautuko dira.

16. Udalak eremuak laga diezazkieke erabiltzaileei edo elkarteei, dela urtebeteko epeetan (ekainetik irailera doan epea, alegia), dela aldi baterako.

Udalak erabaki dezake eremuen erabilera doan lagatzea edo kuota sinboliko bat kobratzea, egitekoak diren jarduerak edo programak nolakoak diren kontuan hartuta. Jarduera horiek Zizur Zendeako bizilagunei zuzendu beharko zaizkie.

TARIFAK/PREZIO PUBLIKOAK

Edozein modalitatetan abonamenduak edo sarrerak eskuratzeko, erabiltzailea dagokion taldeari atxikiko zaio, kasuan kasuko urteko abenduaren 31n duen adinaren arabera.

–Haurrak, 3 urtetik 7ra bitarte:

  • Abonatu baten haurraren abonamendua: 25,00 euro.
  • Erroldatutako baina abonatu gabeko baten haurraren abonamendua: 48,00 euro.
  • Erroldatu gabeko eta abonatu gabeko baten haurraren abonamendua: 60,00 euro.
  • Ekaineko abonamendu berezia: 25,00 euro.
  • Uztaileko abonamendu berezia: 30,00 euro.
  • Abuztuko abonamendu berezia: 30,00 euro.
  • Iraileko abonamendu berezia: 25,00 euro.
  • Asteko abonamendu berezia: 20,00 euro.
  • Eguneko sarrera: 4,00 euro.
  • Sarrerak larunbat eta jaiegunetan: 6,00 euro.

–14 urte bitarte:

  • Erroldatuaren abonamendua: 60,00 euro.
  • Erroldatu gabearen abonamendua: 80,00 euro.
  • Ekaineko abonamendu berezia: 25,00 euro.
  • Uztaileko abonamendu berezia: 30,00 euro.
  • Abuztuko abonamendu berezia: 30,00 euro.
  • Iraileko abonamendu berezia: 25,00 euro.
  • Asteko abonamendu berezia: 20,00 euro.
  • Eguneko sarrera: 4,00 euro.
  • Sarrerak larunbat eta jaiegunetan: 6,00 euro.

–Helduak:

  • Erroldatuaren abonamendua: 120,00 euro.
  • Erroldatu gabearen abonamendua: 190,00 euro.
  • Udaldiko abonamendua, erroldatuentzat, igerilekuetarako soilik: 80,00 euro.
  • Udaldiko abonamendua, erroldatu gabeentzat, igerilekuetarako soilik: 100,00 euro.
  • Udaldiko abonamendua, erroldatuentzat, igerileku eta gimnasiorako: 95,00 euro.
  • Udaldiko abonamendua, erroldatu gabeentzat, igerileku eta gimnasiorako: 115,00 euro.
  • Ekaineko abonamendu berezia: 30,00 euro.
  • Uztaileko abonamendu berezia: 40,00 euro.
  • Abuztuko abonamendu berezia: 40,00 euro.
  • Iraileko abonamendu berezia: 30,00 euro.
  • Eguneko sarrera: 6,00 euro.
  • Sarrerak larunbat eta jaiegunetan: 10,00 euro.
  • Gimnasioaren urteko kuota abonatuentzat: 60,00 euro.
  • Gimnasioaren hiruhilekoko kuota: 55,00 euro.

–Erretiratuak, pentsiodunak eta langabeak:

  • Erroldatuaren abonamendua: 60,00 euro.
  • Erroldatu gabearen abonamendua: 95,00 euro.
  • Ekaineko abonamendu berezia: 25,00 euro.
  • Uztaileko abonamendu berezia: 40,00 euro.
  • Abuztuko abonamendu berezia: 40,00 euro.
  • Iraileko abonamendu berezia: 25,00 euro.
  • Asteko abonamendu berezia: 20,00 euro.
  • Eguneko sarrera: 4,00 euro.
  • Sarrerak larunbat eta jaiegunetan: 6,00 euro.
  • Gimnasioaren urteko kuota abonatuentzat: 60,00 euro.
  • Gimnasioaren hiruhilekoko kuota: 55,00 euro.

–Padel pistak (orduaren prezioa):

  • Sarrera abonatuarentzat: 0,00 euro.
  • Negualdiko eguneko sarrera abonatu gabearentzat: 3,00 euro.
  • Negualdiko jaieguneko sarrera abonatu gabearentzat: 6,00 euro.
  • Negualdiko lanegunetako abonamendu berezia, 10 ordukoa: 48,00 euro.
  • Negualdiko lanegunetako abonamendu berezia, 20 ordukoa: 90,00 euro.
  • Pista ordu baterako erreserbatzea: 3,00 euro.
  • Argia: 2,00 euro.

–Zizurko kirol pistak (orduaren prezioa):

  • Sarrera abonatuarentzat: 0,00 euro.
  • Abonatu gabeak: 5,00 euro.
  • Taldeak: 15,00 euro.
  • Argia: 3,00 euro.

–Asteraingo pilotalekua (orduaren prezioa):

  • Sarrera abonatuarentzat: 0,00 euro.
  • Abonatu gabeak (banakakoa): 3,00 euro.
  • Taldeak: 8,00 euro.
  • Argia: 3,00 euro.

–Futbol zelaia:

  • Prezioa, partida bakoitzeko: 95,00 euro.
  • Argia (partida) 6,00 euro.

–Gastu orokorrak:

  • Sartzeko txartelak bikoiztea: 3,00 euro.

–Lokalen erabilera lagatzea Zizur Zendeako erroldatuei edo elkarteei:

  • Urteko epeak/hilabeteko ordainketa:
  • Gauzatzen den programaren arabera: 0,00 euro.
  • Gehieneko ordu kopurua hilean, 16 ordu: 200,00 euro.
  • Astean ordu bat alokatzea: 25,00 euro/ordua.
  • Astean 3 ordutik gora: 20,00 euro/ordua.
  • Aldi baterako epeak/hilabeteko ordainketa:
  • Gauzatzen den programaren arabera: 0,00 euro.
  • Beste kasu batzuk: 30,00 euro/ordua.
  • 8 ordutik gorako epeak 24,00 euro/ordua.

–Lokalen erabilera lagatzea Zizur Zendean erroldatu gabeei edo Zizur Zendearekin lotura ez duten elkarteei:

  • Aldi baterako epeak/hilabeteko ordainketa:
  • Tarifa: 40,00 euro/ordua.
  • 8 ordutik gorako aldietarako tarifa: 32,00 euro/ordua.

Iragarkiaren kodea: L1700890