43. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laburpena, Oltza Zendeako elkarteendako diru-laguntzak emateko deialdi publikoari buruzkoa

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (kodea): 332233.

Oltza Zendeako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2017ko urtarrilaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen Oltza Zendeako ikastetxe publikoetako taldeei diru-laguntzak emateko deialdi publikoa onestea.

Lehena: Onuradunak.

Oltza Zendeako talde eta elkarteak,

Bigarrena: Xedea eta helburua.

Oinarri hauen xedea da Oltza Zendeako talde eta elkarteek egiten dituzten kirol, kultur eta gazteriako jarduerak egin daitezen laguntzea.

Hirugarrena: Arautzeko oinarriak.

http://ayuntamientoolza.com.

Laugarrena: Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 12.000,00 euro.

Bosgarrena: Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 20tik martxoaren 10era bitarte.

Oltza Zendean, 2017ko otsailaren 3an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1701930