43. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2017ko otsailaren 16an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zarrakaztelun, 2017ko otsailaren 17an.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L1702165