43. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena

“Valtierrako Udaleko alkate udalburuaren otsailaren 14ko 29/2017 Ebazpena, Valtierrako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzen dituena.

Valtierrako Udaleko alkate udalburu Victoria Montori Mateo naizen honek.

Ikusirik Udalak, 2017ko otsailaren 13an egin osoko bilkura berezian, Udaleko lehen alkateordea eta Tokiko Gobernuko Batzarreko kidea den Jesús Ducar León zinegotziaren uko egitearen berri jaso zela.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.b) artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onetsi duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 35.1.d) artikuluan diren determinazioak, 5.000 biztanle baino gehiagoko udaletan Tokiko Gobernu Batzarra egon beharrari buruzkoak. Halaber, 5.000 biztanle baino gutxiagoko udaletan ere egon beharko dela xedatu dute, udal araudi organikoak hori ebatzi badu edo Udaleko Osoko Bilkurak erabaki badu.

Gogoan izanda, aipatu lege horren 23.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Tokiko Gobernu Batzarra osatu behar dutela alkateak eta zenbait zinegotzik, zinegotzien legezko kopuruaren herena gainditu gabe eta alkateak libreki izendatuak eta kargutik kenduak, Osoko Bilkurari horren berri emanda; xedapen horiek Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 52.2 artikuluan berraipatzen dira.

Ikusirik azaldu diren determinazioak eta Alkatetza honi legez ematen zaizkion eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Valtierrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarra alkateak eta ondoko zinegotziek osatuko dutela xedatzea, zinegotziok honen bidez izendatzen baitira Tokiko Gobernu Batzarreko kide:

–Irene Castillejo Cizaurre.

–Javier Domínguez Marti.

–Manuel Resa Conde.

Bigarrena.–Interesdunei jakinaraztea, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 53.1 artikuluaren arabera, Gobernu Batzarraren berezko eskumena, eskuordetu ezin dena, dela alkateari beti laguntzea.

Hirugarrena.–AFEaren 46.1 artikuluari jarraikiz, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta izendatuei banan-banan jakinaraztea. Izendapen hauek ebazpen honen datatik aitzina hartuko dute indarra.

Laugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri emanen zaio organo kolegiatu horren hurrengo bilkuran.”

Valtierran, 2017ko otsailaren 14an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1702101