2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Hirigintzako Udal Planeko aldaketa, Badostaingo UC15 unitateari dagokiona. Behin betiko onespena
Honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2017ko otsailaren 7ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuela Hirigintzako Udal Planeko aldaketa, Badostaingo UC15 unitateari dagokiona, eta hau izan dela emaitza, argitalpen honi dagokionez.
6.–Determinazio arautzaileak. Gutxieneko lurzati eraikigarriaren egungo definizioa aldatzea proposatzen da, hau da, Badostaingo Araudi Partikularrean jasota dagoena. Testuak dio gutxieneko lurzati eraikigarriak direla egun daudenak, oraingo Udal Planeko dokumentazio grafikoaren arabera, eta horien lekuan ezarriko dira erantsitako dokumentazio grafiko berrian deskribatzen direnak; izan ere, dokumentazio horrek eraikinen egungo egoera islatzen du eta bat dator Katastroan dagoen grafismoarekin.
Orobat, proposatzen da UC-15 unitateko barne lerrokadurak islatzea bai Badostaingo Araudi Partikularrean bai erantsitako dokumentazio grafikoan.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70-2 artikuluan eta Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81-1 artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aditzera ematen da, halaber, behin betiko onespenaren aurka, egintza bereizi gisa, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko dela:
1.–Berraztertzeko errekurtsoa, erabaki hau hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
2.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hau argitaratzen den egunetik hasita.
3.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo judizial eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Onetsi den eta goian agertu den araudiko edukiaren aurka, aurreko paragrafoan azkenik aipatutako bi errekurtsoetako bat bakarrik aurkeztu ahalko da.
Sarrigurenen, 2017ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1701913