43. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

367/2017 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko ikasketa-plana argitaratzea agintzen duena.

Ikasketa-planak Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena izan duenez, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta 2014ko abenduaren 26an Ministro Kontseiluak tituluaren ofizialtasuna ezarri zuenez (zeina 2015eko urtarrilaren 29n argitaratu baitzen BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2015eko urtarrilaren 9ko ebazpen baten bidez).

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabaki du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra titulua lortzeko ikasketa-plana argitaratzea.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2017ko otsailaren 13an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

ERANSKINA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ERREKTOREAK OTSAILAREN 13AN EMANDAKO 367/2017 EBAZPENARENA. EBAZPEN HORREK NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO INDUSTRIA INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE MASTERREKO IKASKETA-PLANA
ARGITARATZEA AGINTZEN DU

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria Ingeniaritzako
Unibertsitate Masterra tituluko ikasketa-plana

Jakintza-arloa: Ingeniaritza eta Arkitektura.

Ikasketa-planaren banaketa ECTS kredituetan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

60

Aukerakoak

42

Master Amaierako Lana

18

Kredituak osotara

120

Ikasketa-plan laburtua (moduluaren eta irakasgaiaren arabera):

MODULUA

ECTS

IRAKASGAIA

IZAERA

ECTS

IKASMAILA

Industria teknologiak

30

Industria teknologia aurreratuak

Nahitaezkoa

30

1

Kudeaketa

15

Enpresen zuzendaritza eta administrazioa

Nahitaezkoa

15

1

Instalazioak, fabrikak eta eraikuntza osagarriak

15

Instalazioak, fabrikak eta eraikuntzak

Nahitaezkoa

15

1

Aukerako espezializazio modulua

30

Ingeniaritza mekaniko aurreratua

Aukerakoa

30

2

Teknologia aurreratuak energia berriztagarrietan eta ingeniaritza elektrikoan

Aukerakoa

30

2

Ingeniaritza aurreratua industria elektronikan

Aukerakoa

30

2

Enpresen antolaketako teknika aurreratuak

Aukerakoa

30

2

Aukerako zeharkako modulua

12

Master Amaierako Lanaren osagarria

Aukerakoa

12

2

Praktikak enpresetan

Aukerakoa

12

2

Ikerketan hastea

Aukerakoa

12

2

Master Amaierako Lana

18

Master Amaierako Lana

Nahitaezkoa

18

2

Iragarkiaren kodea: F1702363