43. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Berdintasunaren Kontseiluaren funtzionamenduari
buruzko erregelamendua. Hasierako onespena

Udalak, 2017ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen bertan behera uztea Emakumearen Udal Kontseilua eta haren erregelamendua baliogabetzea eta Tuterako Berdintasunaren Kontseilua eratzea, Tuterako Berdintasunaren Kontseiluaren funtzionamenduari buruzko erregelamendua onesten dela.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2017ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1702009