43. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aurrekontuko 1/2017 aldaketa. Hasierako onespena

Puiuko Udalak, Alkatetzak 2017ko otsailaren 15ean eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko 1/2017 aldaketa 2016ko aurrekontu luzatuan; kreditu-gerakina sartuko da “kaleak zolatzeko (hirugarren fasea)” obrarako.

Beraz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, aurrekontuko aldaketa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Puiun, 2017ko otsailaren 21ean.–Alkate udalburua, M. Nekane Salaberria Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L1702251