43. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GERENDIAIN

2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

Gerendiaingo Kontzejuak, kontzeju irekiaren araubidearen arabera 2017ko otsailaren 14an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko ekitaldiko aurrekontu arrunta.

Espedientea ikusgai egonen da hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Gerendiainen, 2017ko otsailaren 14an.–Kontzejuko burua, Benito López Sarasate.

Iragarkiaren kodea: L1702028