2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKABARTE
Udal Planeko aldaketa xehakatua, 12. poligonoko 74 eta 929. lurzatiei dagokiena, Orikainen. Hasierako onespena
Ezkabarteko Udalak, 2017ko otsailaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ezkabarteko Udal Planeko aldaketa xehakatua, Orikaingo 12. poligonoko 74 eta 929. lurzatiei dagokiena, Bacaicoa Industrias Plásticas SAk sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74 artikuluei jarraikiz, hilabetean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritar eta interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazio guztiak aurkez ditzaten.
Ezkabarten, 2017ko otsailaren 9an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.
Iragarkiaren kodea: L1702010