2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
49. eta 50. artikuluen aldaketa, Ingurumenaren babesa antolatzeari buruzko gobernuko udal ordenantzan (9.ean). Hasierako onespena
Lizarrako Udalak, 2017ko otsailaren 2ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ingurumenaren babesa antolatzeari buruzko gobernuko udal ordenantzako (9.eko) aldaketa, 49. eta 50. artikuluen aldaketari dagokiona.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta aldatutako artikuluen testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lizarran, 2017ko otsailaren 14an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1702147