43. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Errebokatzea Osoko Bilkurak, 2005eko apirilaren 7ko erabakiaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarrari egindako delegazioa, Oncineda alderdiko ondasun eta eskubideak erosteko eskudantziak erabiltzeari buruzkoa

Lizarrako Udalak, 2017ko otsailaren 2ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen errebokatzea udal honetako Tokiko Gobernu Batzarrari egindako eskumenen delegazioa, 2005eko apirilaren 7ko erabakiaren bidez egindakoa, hain zuzen (2005eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 18koa). Horren ondorioz, Udalak berreskuratu egin ditu antolamenduak esleitzen dizkion eskumen guztiak, honako eremu hau kudeatzeko: SGD-12 “Oncineda kirol eremua”, Lizarrako Udal Plan Orokorreko AR-1 “Ibarra” banaketa eremuari atxikitako sistema orokorra.

Lizarran, 2017ko otsailaren 14an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1702122