2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Udal Plan Orokorra. Hasierako onespena
Arangurengo Udalak, 2016ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi ditu Arangurengo Udal Plan Orokorra.
Administrazio espedientea jendaurrean egonen da bi hilabeteko epean, honako arau hauek betetzeko: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea etahirigintza iraunkorra, hiri-berrikuntza eta hirigintza-jarduera laguntzeko neurriei buruzko martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legea.
Adierazitako epean, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, eta han aztertu ahalko da jendea hartzeko ordutegian eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen diren alegazioak, oharrak eta iradokizunak aurkeztu.
Halaber, aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eten egin dela lurzatiketak, eraikuntzak eta eraispenak egiteko lizentziak ematea, hasiera batean onetsitako planeamenduko determinazioek ukitutako eremuetan, espedientean dagoen onespen erabakian zehaztu diren haietan.
Guzti-guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Mutiloan, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1701911