41. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

2016ko lan publikoaren eskaintza

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2017ko otsailaren 9an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/85 Legearen 21.1.g artikuluan ezarriarekin bat, eta kontuan harturik bertan jasotzen diren eskudantziak Tokiko Gobernu Batzarraren eskuetan utzi direla Alkatetzaren ekainaren 16ko 162/2015 Ebazpenaren bitartez,

ERABAKI DA:

1. Lizarrako Udalaren 2016ko ekitaldirako lan eskaintza onestea, ondotik zehazten diren lanpostuak betetzeko. Lanpostu huts horiek sarturik daude plantilla organikoan:

–7.17 lanpostu hutsa, euskarako B2 hizkuntza eskakizuna merezimendua duena.

–7.23 lanpostu hutsa, euskarako B2 hizkuntza eskakizuna nahitaezkoa duena.

–7.28 lanpostu hutsa, euskarako B2 hizkuntza eskakizuna merezimendua duena.

Eskaintza hau handitzen ahalko da, behar den hautapen prozesuaren barnean, izangaiak Nafarroako Segurtasun Eskolako prestakuntza ikastaroan sartzeko tenorean hutsik dauden udaltzain lanpostuak betetzeraino.

2. Eskaintza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lizarran, 2017ko otsailaren 9an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1701844