41. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, Mankomunitateko buruak emandako ebazpenarena. Horren bidez, Sakanako euskarazko hedabideei diru-laguntzak emateko oinarriak onetsi dira 2017rako

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), BDNS (código): 332952.

Onuradunak eta helburua: oinarri hauen xedea da Sakanako euskarazko hedabideei diru-laguntzak emateko modua arautzea. Euskarazko hedabide baten titularra edo kudeatzailea den edozein pertsona fisiko edo juridiko izan daiteke deialdi honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradun.

Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 332952) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (http://sakana-mank.eus/es).

Laguntzetarako dagoen diru kopuru osoa: 80.000 euro.

Eskabideak aurkezteko epea: 2017ko martxoaren 31ra arte.

Lakuntzan, 2017ko otsailaren 17an.–Mankomunitateko burua, Aitor Karasatorre Mugurutza.

Iragarkiaren kodea: L1702178