1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
9/2017 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Lur-ondasunen Erregistroan 2016ko azaroaren 30etik aurrera inskribatutako ondasun higiezinen balioak, urte horretakoak, erregistro administratibo horretan 2017ko otsailaren 27an daudenak, onesten dituena.
Abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuen 48. artikuluan adierazten da Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuari dagokiola, besteak beste, ondasun higiezinak karakterizatu eta baloratzeko jarduketak egitea.
Bestetik, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 21.8 artikuluan ezarritakoarekin bat, ondasun higiezinen katastroko balioa izanen da udaleko katastroaren inskripzioan agertzen dena. Balioak urtero eguneratuko dira, ondorioak urtarrilaren 1ean hasita, Lur-ondasunen Erregistroan aurreko urteko azaroaren 30ean inskribatuta daudenak hartuz.
Lege agindu horren bigarren lerroaldeak zehazten duenez, ondasun higiezinei urte berean emandako edo aldatutako balioak, azaroaren 30etik aurrera sartu baldin badira Lur-ondasunen Erregistroan, multzoan onetsiko dira erregistroko balio gisa.
Horrenbestez, aipatu lege aginduan xedatutakoaren arabera,
EBATZI DUT:
Lehena.–Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 21.8 artikuluan ezarritako ondorioetarako, erregistroko balio gisa onestea zenbait ondasun higiezini eman eta Lur-ondasunen Erregistroan 2016ko azaroaren 30etik aurrera sartu diren balioak, urte horretakoak, 2017ko otsailaren 27an erregistro administratibo horretan daudenak.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta onetsitako balioak Nafarroako udaletara igortzea, horrela kasuan kasuko udal katastroan sar daitezen, sartu behar badira, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 21.8 artikuluan ezarritako moduan.
Iruñean, 2017ko otsailaren 21ean.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.
Iragarkiaren kodea: F1702241