2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Laburpena, ikastaro teknikoak edo hizkuntza gutxituei buruzkoak egiteko diru-laguntzen deialdiarena
Laburpena, Mankomunitateko buruak emandako ebazpenarena. Horren bidez, ikastaro teknikoak edo hizkuntza gutxituei buruzkoak egiteko diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onetsi dira.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), BDNS (código): 332965.
Onuradunak eta helburua: oinarrien helburua da ofizialak ez diren eta araututa ez dauden ikastaro, jardunaldi, biltzar, mintegi edo antzekoetan parte hartzen dutenei laguntzak emateko arauak ezartzea. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean hurrengo baldintza hauek betetzen dituztenek eska ditzakete diru-laguntzak:
a) Diruz lagundutako ikastaroaren %80ra joan izanaren ziurtagiria.
b) Sakanan erroldatuta egotea.
c) Mankomunitateko zerga betebeharrak egunean izatea (Mankomunitateak ofizioz egiaztatuko du gorabehera hori eta behar den prozedura erabiliz jasoko du).
Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 332965) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (http://sakana-mank.eus/es).
Laguntzetarako dagoen diru kopuru osoa: 500 euro.
Eskabideak aurkezteko epea: 2017ko azaroaren 30era arte.
Lakuntzan, 2017ko otsailaren 17an.–Mankomunitateko burua, Aitor Karasatorre Mugurutza.
Iragarkiaren kodea: L1702177