41. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, Mankomunitateko buruak emandako ebazpenarena. Horren bidez, Sakanan euskara sustatzeko jardueretarako diru-laguntzak emateko oinarriak onetsi dira

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (kodea): 332766.

Onuradunak eta helburua: oinarri hauen xedea da Sakanan euskara sustatzeko jardueretarako diru-laguntzak emateko modua arautzea. Diruz lagunduko diren proiektuek euskararen ezagutza eta erabilera handitzea eta herritarren euskararekiko jarrera hobetzea izanen dute xede. Honako entitate hauek eska ditzakete diru-laguntzak:

a) Sakanako euskara taldeak.

b) Euskararen normalizazioa helburu duten entitateak, betiere, Sakanakoak ez izan arren, Sakanan aritzen badira, besteak beste.

Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 322766) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (http://sakana-mank.eus/es).

Laguntzetarako dagoen diru kopuru osoa: 5.000 euro.

Eskabideak aurkezteko epea: 2017ko martxoaren 31ra arte.

Lakuntzan, 2017ko otsailaren 16an.–Mankomunitateko burua, Aitor Karasatorre Mugurutza.

Iragarkiaren kodea: L1702154