2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Laburpena, Mankomunitateko buruak emandako ebazpenarena. Horren bidez, Sakanako euskaltegietan helduak euskalduntzeko diru-laguntzak emateko oinarriak onetsi dira 2017rako
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (kodea): 332904.
Onuradunak eta helburua: oinarri hauen xedea da Sakanan helduak euskalduntzen aritzen diren euskaltegiei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzea. 2017. urtean egiten diren ikastaroak hartuko dira kontuan deialdi honetan.
Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 332904) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (http://sakana-mank.eus/es).
Laguntzetarako dagoen diru kopuru osoa: 25.000 euro.
Eskabideak aurkezteko epea: martxoaren 31ra arte lehen hiruhilekoa, ekainaren 30era arte bigarren hiruhilekoa eta abenduaren 29ra arte laugarren hiruhilekoa.
Lakuntzan, 2017ko otsailaren 17an.–Mankomunitateko burua, Aitor Karasatorre Mugurutza.
Iragarkiaren kodea: L1702153