2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Mankomunitatearen estatutuetako aldaketa. Hasierako onespena
Uharte eta Esteribar Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen batzar orokorrak, 2016ko abenduaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea mankomunitate horren estatutuetako aldaketa.
Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 50.2 artikuluan xedatua bete dadin, Idazkaritzan egonen da jendaurrean, hilabetean, aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean iragarrita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Uharten, 2017ko otsailaren 9an.–Mankomunitateko jarduneko burua, María Teresa Errea Errea.
Iragarkiaren kodea: L1701902