41. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Zurukuaingo (Deierri) PDC-4 kostuak banatzeko proiektua. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen 2017ko otsailaren 8an, Deierriko Udal Planeko Zurukuaingo PDC-4 kostuak banatzeko proiektua hasiera batean onesten duena, Udalak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 133. artikuluan xedatua aplikatu beharrez, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunek espedientea beren eskura izanen dute denbora horretan udal bulegoetan, azter dezaten eta alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Aritzalan, 2017ko otsailaren 9an.–Alkate udalburua, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1701849