2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Laburpena, Larrialdi sozialean dauden pertsonei eta familiei gauzazko laguntza zuzenak emateari buruzkoa
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (identifikazioa): 329374.
Xedea.
Laguntza hauen bidez ekonomikoki laguntzeko tresnak sortu nahi dira, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Gizarte Lan profesionalaren osagarri, Eguesibarren bizi diren familientzat, betiere, ekonomiaren eta/edo gizarte eta osasunaren arloetan premia egiaztatuak izanik, gizarteratzeko oinarrizko beharrei aurre egiteko zailtasun handiak badituzte.
Laguntza hauen bidez krisi egoeretan esku hartzen ahal da, inguruabar horiek okerragora egin ez dezaten edo kroniko bilaka ez daitezen.
Diru-laguntza hauek eskatzen dituzten familiak horietaz baliatzen ahal dira urte natural batez, 2017an, urteko lanbide arteko gutxieneko soldataren halako hiru izanen da gehienez (lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoa, hilabetekoa, hamabi pagatan).
Laguntzen onuradunak.
Gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonek eta/edo familia unitateek jaso ditzakete laguntza hauek. Baremo ekonomikoa ez da Udalaren prestazio ekonomikoak jasotzeko baldintza bakarra. Horren aitzinetik kontuan hartuko dira bertzelako irizpide teknikoak, prebentzioa, egokitasuna, presa edo gisakoak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko teknikariek ezarriko dituztenak.
Laguntzen zenbatekoa.
Eskaera bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko zenbatekoa honela zehaztuko da:
Familia unitatearen hilabeteko baliabide ekonomikoak (hau da, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenean jasotakoak) eta horien egonkortasuna, nomina bidez frogatuta, eta ondoko datu ekonomikoak: eskaeraren aurreko hiru hilabeteetan familiak izandako diru-sarreren batez bestekoa (aplikatzeko barne irizpide gisa utziko da eta ez da ordenantzan agertuko); pentsioak (erretiroa, baliaezintasuna, mantenua ...); ondasun higigarrien kapitaleko errentak, indarra duen errenta aitorpenean agertzen direnak (aplikatzeko barne irizpide gisa utziko da eta ez da ordenantzan agertuko).
Epea, instrukzioa, tramitazioa eta ebazpena.
Eskaerak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 31ra artekoa izanen da (hezkuntzako laguntzetarako ezarri epeak izan ezik), baldin eta aurrekontuko kontsignazioari eusten bazaio, organo eskudunak oinarri hauek onetsi eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen, 2016ko abenduaren 13an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1701909