2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Laburpena, kultur jarduerak egiten dituzten entitateendako dirulaguntzak emateari buruzkoa
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (identifikazioa): 332148.
Xedea.
Deialdi honen xedea da diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, Eguesibarren 2017. urtean egiten diren kultur jarduera eta ekintzak egiteko.
Laguntzen onuradunak.
Diru-laguntza jasoko dute eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean beharkizun hauek betetzen dituzten entitateek:
Irabazteko asmorik gabeko entitate eta elkartea, helbidea udalerrian badute.
Pertsona fisikoak, inskribatu gabeko talde edo elkarte baten ordezkari partikular gisa ego norbait ordezkatuz noizean behinkako ekimenetarako, irabazi asmorik gabe, helbidea Udalerrian izanik.
Entitateak, elkarteak edo pertsona fisikoak, partikular gisa eta irabazi asmorik gabe, Eguesibarren egiten badira.
Eguesibarko Udalarekin lankidetza-hitzarmenik, zerbitzu kontrataziorik edo bestelako kontratu edo konpromisorik sinaturik ez edukitzea, diru-laguntza zer proiektutarako eskatu eta horretarako, eta Eguesibarko Udalaren beste edozein arloren diru-laguntzarik jaso ez izana, jarduera hori bera gauzatzeko.
Laguntzen zenbatekoa.
Deialdi honetako gehienenzko zuzkidura 12.000 eurokoa izanen da, ondoko honen kargura: 3340 148200 “Kultur elkarteendako diru-laguntzak” izenekoa, hori guztia Eguesibarko Udalaren 2017. urteko gastuen aurrekontutik.
Laguntza ez da inolaz ere onartutako aurrekontuaren %90a baino handiagoa izanen. Entitate eskatzaileek aurkezten duten aurrekontuari Kultur Alorraren ustez proiektua garatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdiaren xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak kenduta ateratzen den emaitza izanen da onartuko den aurrekontua.
Epea, instrukzioa, tramitazioa eta ebazpena.
Eskaerak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskaerak Eguesibarko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira (Sarriguren, Garajonay kalea), 08:30-14:30 ordutegian, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bulegoren batean.
Sarrigurenen, 2017ko otsailaren 7an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1701908